skip to Main Content

TEKNOLOGIA

Arkitekto teknikoa izango da iraultza berria sortuko duena eraikuntzaren munduan. Eraikingintza eta hirien planifikazioa ulertzeko modua erabat aldatzen ari da teknologia berriei esker, lagundu egiten baitute prozesuak automatizatzen eta baliabideen banaketa hobetzen.

Lanbidea etengabe garatzen ari da aurrerapen teknologiak jarraituz. Heziketa ez da inoiz amaitzen, izan ere, profesional onak jakinaren gainean egon behar du material, eraikuntza-teknika eta erregulazioetan izandako berrikuntzen inguruan. Era berean, heziketa jarraituak bermatu egiten ditu lan-irteera berriak (azken urteetan asko ikusi ditugu, Facility Managerraren antzera), teknika berriak (BIM eta BMS) eta lan-eredu berriak (LEAN) lanbidearen egunerokotasuna lagunduz eta hobetuz.

Jarraian azalduko ditugu lanbidean eragin handiena izaten ari diren eta izango duten teknologia batzuk.

Building Information Modeling-a (BIM) informazioa ikusi eta kudeatzeko eredua da zeinak ahalbidetu egiten duen hiru dimentsiotan ikustea eraikingintzako elemntu guztiak, horrela erregistratu ahal izateko proiektuaren bizitza-zikloa eta ager daitezkeen akatsak hautemateko. Gainera, hodeieko lankidetzei esker, nabarmen hobetzen da eraikingintzako prozesuan parte hartzen duten aktore desberdinen arteko komunikazioa.

Gainera gauzen inteneteko teknologiak (Internet of things) paper gakoa izango du, batez ere azpiegituren eta eraikinen kudeaketa eta kontrolean. Domotika, BMS sistemak (Building Management Systems), eraikuntza adimendunak… Teknologia berrien zerrenda luzea, ezaugarri komunarekin, pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.

 

Graduko ikasleak aldaketa horien protagonista izango dira, oraineko eta etorkizuneko lanbidea, gakoa izango dena datozen urteetan. Horrenbeste, lan-merkatua dagoeneko profesionalen eskaera handitzen ari dela, eta graduko lanean txertatze-indizea handitzen ari da.

Back To Top