skip to Main Content

JASANGARRITASUNA

Ezin dugu lanbidearen etorkizunaz hitz egin jasangarritasuna eta energia-eraginkortasunari buruz hitz egin gabe. Arkitekto teknikoa gakoa da eraikinek ingurumen-inpaktu txikiena izan dezaten bermatzeko, izan ere, eraikuntza-prozesua hasieratik bukaerara kontrolatzen duen profesionala da.

 

Eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea pertsonen bizi-kalitatea hobetzea ere bada, izugarrizko mesedea egiten baitie kutsadura murrizteak, haien etxebizitza hobetzeak, eta zergatik ez esan, ekonomikoki ere etekina lortzen dute. Geroz eta gehiago, eraikinek barne hartzen dituzte energia berriztagarriko iturriak, material jasangarriak eta inguruneak eskaintzen dituen baliabide naturalak.

 

Erabat beharrezkoa da energiari dagokionez eraginkorrak diren eraikinak eraikitzea. Eraikinek CO2-ren % 40 sortzen dute. Europar Batasuna dagoeneko esku hartzen ari da gai horretan eta bere zuzendaritzetan hitzartu du eraikin publiko guztiak nZEB izan behar dutela, hau da, ia nulua den energia-kontsumoa izatea. Hurrengo urteetan, jasangarritasunaren aldeko apustua handiagotu egingo da eta aparejadorea izango da ingurumen-irizpide horiek eraikinetan sartuko dituena.

 

Horrela, arkitektura jasangarrira bideratu behar du arkitekto teknikoaren etorkizun profesionalak, kontuan hartuz eraikin baten eragina bere bizitza-ziklo osoan zehar, eraikuntzatik hasi, bere erabilpena eta bere amaierako eraisketara arte. Arreta berezia jarriz erabiliko diren baliabideei, erabiltzaileen ur- eta energia-kontsumoei eta azkenik, eraikinak eraisten den unean sortuko dituen hondakinekin gertatuko denari.

Back To Top