skip to Main Content

IKASKETEI BURUZ

Unibertsitate-titulua behar da arkitekto tekniko gisa profesionalki aritu ahal izateko. Lanbide arautua da eta horregatik ikasketa-plana gainditu behar du ikasleak profesionalki aritu ahal izateko.

 

Azaroaren 05eko 38/1999 Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legeak (ELO) independentzia, diferentzia eta autonomiaren aitorpena duten eskuduntzak ematen dizkio arkitekto teknikoari eraikuntza prozesuan parte hartzen duten beste profesionalei dagokienez, bere derrigorrezko parte-hartzeaz gain.

 

Ikasketa horiek etorkizuna ziurtatuko dizute eraikuntza, arkitektura eta hirigintzaren eremuan. Espezializatzeko lan-aukera sorta irekiko dizun eta oso polifazetikoa den lanbidea bizitzea ahalbidetuko dizu unibertsitate-heziketak.

 

Arkitekto teknikoa moldakorra eta ezinbestekoa da, izan ere, eraikuntza proiektu batean, funtsezkoak eta erantzukizun maximoko funtzioak betetzen ditu. Lanen egikaritzearen zuzendaria da eta zuzendu eta kontrolatu egiten du egiten den guztia. Maila altuko profesional gisa, bere eskutik igarotzen dira lanaren egikaritzearen erabaki handiak.

 

Hiru zutabe garrantzitsutatik pasako da lanbidearen etorkizuna: jasangarritasuna, teknologia berriak eta birgaikuntza.

 

Arkitekto teknikoaren lana etengabe eboluzionatzen ari da, bere lana sektorean gertatzen ari diren aurrerapen teknologikoekin oso lotuta egoteari esker. Gertaera hori etengabeko aukera bilakatzen da lanbidearen egunerokotasuna hobetzen duten teknologia berrietan, tekniketan eta tresnetan trebatzeko.

 

Gainera, ingurumenarekin konprometituta dagoen lanbidea da eta aspalditik eraikuntza jasangarriez arduratzen da. Egiatan, arkitekto teknikoa gakoa da alderdi horretan, hiriak eta horien eraikinak CO2 isurien % 41-ren erantzule baitira.

 

Birgaikuntzaren bitartez murriz daiteke aztarna hori eta hobetu egin daiteke pertsonen bizi-kalitatea.

Back To Top