skip to Main Content

JASANGARRITASUNA

Eraiki etorkizuneko hiri jasangarria

BIRGAIKUNTZA

Eraikinen eguneratzea pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko

TEKNOLOGIA BERRIAK

Lanbidea etengabe eboluzionatzen ari da sektoreko aurrerapen teknologikoei lotuta

Non ikasi?

Ezagutu 23 unibertsitateak

Espainiako 13 autonomia-erkidegotako 23 unibertsitate desberdinetan ikas daiteke Arkitektura Teknikoko lanbidean aritzea gaitzen duen Gradua. Hurrengo mapa interaktiboan ezagutu ahal izango dituzu unibertsitate bakoitzaren ezaugarriak, metodologia eta ikasketa-planak.
  Ikusi gehiago

HILEKO PROFIL PROFESIONALA

Facility Manager

Arkitektura teknikoaren arloan indartsu hazten ari den profil profesionaletako bat da Facility Managerrarena, edozein eraikin errentagarri bihurtzen duen eta kostuak murrizten dituen profesional moldakorra.

 

Egun, profesional hori enpresagune handietan aurki daiteke, bankuan, finantza-erakundeetan, sektore publiko eta pribatuko enpresetan… Baina, pixkanaka, hedatzen joango da; izan ere, bere lana funtsezkoa da edozein motatako eraikin edo enpresa errentagarri bihurtzeko. Baina, zeintzuk dira bere funtzio nagusiak?:

  • Zerbitzuen kudeaketa. Facility Managerra eraikina operatibo mantentzeaz arduratzen da klimatizazioa, gasa, elektrizitatea edo ura bezalako sistemen mantentzearen bitartez. Eta bestalde, eraikinarekin erlazionatuta ez dauden zerbitzuen kudeaketaz ere arduratzen da; hau da, erabiltzaileekin erlazionatutakoez: segurtasuna, laneko arriskuen prebentzioa, garbiketa zerbitzuak, cateringa, lorezaintza, etab. Erabiltzaileen gertakariez eta eskaerez ere arduratu beharko du mota horretako kudeaketetan.
  • Laneko gune eta inguruneen kudeaketa. Barruko gunearen erabilera egokia eta optimizatua emateko, guneen kudeaketa, higiezinen kudeaketa, banaketa aldaketen programazioa eta abarren bitartez. Horretaz gain, atal horretan barne hartzen dira, eraikin batean egin beharreko proiektuen gainbegiratze eta kudeaketarekin erlazionatutako kudeaketa-funtzioak, adibidez: lekualdatzeak, berritzeak, besteren artean.
  • Jasangarritasunaren eta klimatizazioaren kudeaketa. Ingurumenaren kudeaketa, kontuan hartuz enpresaren prozedurak eta arau espezifikoak. Hurrengo jarduera motaren parte dira: ingurumen-politikaren garapena, Energy Management Systema (EMS) bezalako eraikinaren energia-kontroleko sistemen aplikazioa, energia-kudeaketa eta hondakinen kudeaketa. Hortaz, hobetu egiten dute erakundearen jasangarritasuna eta jardueren eta higiezinen kudeaketa-prozesuen eraginkortasuna.
  • Eraikinaren mantentzea. Facility Managerra zerbitzuen funtzionamendu zuzenaren arduraduna izateaz gain, horien kontserbazioaren eta mantentzearen arduradun ere bada. Egun, urruneko kontroleko sistemek edo BIM bezalako metodologia berrien erabilerak erraztu egiten dute profesional horren eguneroko lana, eraikinetako instalazio eta zerbitzu guztien mantentze egokia bermatzea ahalbidetuz, eta legezko kudeaketaz eta araudiaren betetzeaz (sute-araudia, legionella, etab.) ere arduratuz.

 

  Ikusi gehiago

Back To Top